Festetarako ideiak

Atal honetan festak prestatzeko unean baliogarri izan daitezkeen ideia ezberdinak zintzilikatzen joango naiz. Momentuz, formadun tarta hauek.

ESPAZIONTZIA GALAXIARANTZ




Espirala pika-pikarekin egina dago. Tamaia eta forma
ezberdinetako gominolek izarrak eta planetak osatzen dituzte.


Ertzeetako lakasitoek espaziontziaren forma
nabarmentzen dute, txokolatez estalitako bizkotxoz egina.



Espaziontziaren basean bengala edo kandela
 bat piztuz gero, benetan aireratuko dela dirudi!


GOXOKIZ BETETAKO TRENA


Lokomotora txokolatez estalitako bizkotxoa da.
Bagoiak bizkotxoekin, gurpilak filipino eta lakasitoekin
eta tximinia morenitoekin eginak daude.

ALTXORRAREN KUTXA

Barrutik hustutako bizkotxoan txokolatezko
txanponak sartuta egiten da altxorraren kutxa.